Tolosaldeko Mankomunitatea

Albisteak

2019|10|15 - Birziklapena

Kalean dira hondakinen bilketarako kamioi berriak

Abaltzisketa | Aduna | Albiztur | Alegia | Alkiza | Altzo | Amezketa | Andoain | Anoeta | Asteasu | Baliarrain | Belauntza | Berastegi | Berrobi | Elduain | Gaztelu | Hernialde | Ibarra | Ikaztegieta | Irura | Larraul | Leaburu-Txarama | Lizartza | Orendain | Orexa | Tolosa | Villabona | Zizurkil

 

Tolosaldeko Mankomunitateak kontratatu berri du eskualdeko 28 herrietarako hiri hondakinen bilketa eta garraio zerbitzua. Udalerrietan ezarrita dauden hondakinen bilketa sistemetara egokitzen da, herrigunean zein industrigunean sortzen diren hiri hondakin frakzioak biltzeko.

Esleipenduna FCC eta Serbitzu Elkarteak osatutako aldi baterako enpresen elkartea (ABEE) izan da. Kontratuak 4 urtetako iraupena izango du, 3.275.000€tako urteko kostuan.

Guztira 16 kamioi eta ekipo ausiliarrek osatzen dute Tolosaldeko Mankomunitateko flota berria, hondakinen bilketaz gain edukiontzien garbiketa eta mantenimenduaz arduratuko dira.

 

Nabarmentzeko ezaugarriak

Hondakinen bilketa egingo duten kamioi hauek pisaketa sistema daramate inkorporatuta, horrela, hemendik aurrera finkoak diren baskulak erabili gabe, mankomunitatea osatzen duten herri bakoitzeko hondakin sorreraren datuak pisuan izango ditugu.

Bestalde, kontutan izanik eskeintzen ditugun zerbitzuak gehienbat herrigunean egiten direla, kalean ditugun ibilgailu berri hauek duten ekipamenduagatik:

  • “kamioi isilak” kontsideratu genitzazke.
  • Elektrikoak CO2 emisio eta soinu gutxiago sortzen dute.
  • Altuera eta zabalera neurriek kale artean ibiltzeko eta maniobrak egiteko egokiak egiten dituzte.
  • Jasotako edukiontzien jarraipena eta erruten optimizazioa egiteko aukera ematen digute.

Albo kargako ekipoak

CO2 isurketa eta soinu kutxadura gutxiago. Albo kargako kamioiak konpaktazio ekipoa elektrikoa dute: CO2 gasen isurketa eta gasoilaren kontsumoa %20an gutxitzen dira eta soinu emisioa 89dBtakoa da, ekipo arruntek dutena baino %10 gutxiago.

Pisaketa sistema inkorporatuta. Kajaren elebadorean edukiontzien pisaketa sistema inkorporatu da. Elementu honek aukera emango digu, errutan gauden bitartean, edukiontzi bakoitzaren hondakin sorrera pisuan ezagutzeko. Hori horrela, auzo eta herri guztietarako gaikako bilketaren datu indibidualak lortu ahal izango ditugu.

 

Herriguneko hondakinen bilketa pertsonalizatuko ekipoak

 

“Kamioi isilak” izateko ezaugarriak dituzte. Soinu kutsaduraren jatorri nagusia trafikoa izanik, ekipo hauek isilagoak izateko elementuak dituzte motorrean. Kale artean egiten den bilketa pertsonalizatuan, abiadura txikitan, kanpoko soinuaren maila gehienez 71dBtakoa izango da.

Konpaktazio maila altuko kamioiak neurri bereziekin. Kamioien dimentsio bereziak kale arteko mugimendu eta maniobrak erraztuko ditu, kapazitatea mantenduz, estandarrak baino estuagoak baitira (2m.).

Pisaketa sistema inkorporatuak hondakinen sorrera datuak herrika lortzeko aukera emango du.

 

Industrigunetarako ibilgailuak

Konpaktazio maila eta kapazitate handiko kamioiak dira (25m3), “kamioi ixilak” izateko ezaugarriak dituztenak ere.

Identifikazio eta pisaketa sistema inkorporatuta. Enpresetan jasotako edukiontzien hustuketa maiztasuna, hondakinaren arabera, ezagutuko dugu. Baita ere, herri bakoitzeko industrigunetan jasotako hondakinaren pisua.

Edukiontzien manteminendua

Kalean dauden edukiontzien mantenimenduaz arduratuko da herritarrentzako erabilera egoera onean egon daitezen. Horretarako edukiontziek duten pieza eta utilajeen repuestoak eramango ditu konponketa lanak tokian bertan eta ahalik eta azkarren egin ahal izateko.

 

Inbertsioak

 

  • Albo kargako 4 ekipo, 25m3 kapazitatea dutenak, konpaktazio maila altukoak, herriguneko bilketa egingo dute.
  • Atzeko kargako 4 ekipo 8m3 kapazitatea dutenak, herriguneko bilketa pertsonalizatua egiteko.
  • Atzeko kargako 3 ekipo 25m3  kapazitatekoak, industrigunetako gaikako bilketak egingo dituzte.
  • Altzari eta bolumen handiko trasteen bilketako kamioi 1.
  • Edukiontzien mugimenduak egiteko kamioneta 1
  • Edukiontzien garbiketa eta mantenimentua egiteko furgoi 1.
  • Jarraipeneko 2 ibilgailu.
  • Edukiontziak; 1.050 albo kargakoak eta 3.000 atzeko kargakoak, frakzio desberdinen bilketarako.
  • Guztira inbertsioa: 2.682.177,67€
 

Iruzkina egin

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua | Diseinua eta garapena iametza interaktiboa