Tolosaldeko Mankomunitatea

Kontratazioak

Tolosaldeko Mankomunitatea osatzen duten udalerrietan hiri hondakinen bilketa eta garraio zerbitzua kontratatzeko lehiaketa [irekita]

Lizitazio iragarkia EBAO [irekita]

1. KONTRATUTAREN XEDEA:

  • Xedearen deskribapena: Tolosaldeko Mankomunitatea osatzen duten udalerrietan hiri hondakinen bilketa eta garraio zerbitzua eskaintzea. Halaber, objetuan sartuta daude zerbitzu hori egoki burutzeko egin behar diren ibilgailu eta bitarteko materialen inbertsioak.
  • Epea: Lau urte. Luzatu ahal izango da urtebeteko epeetan, gehienez ere bi urte gehiago.

2. TRAMITAZIOA, PROZEDURA ETA ESLEITZEKO ERA: 

      Erregulazio bateratuari lotutako kontratua.

  • Tramitazioa: arrunta.
  • Prozedura: irekia.
  • Era: lehiaketa, hainbat irizpideren arabera.

3. LIZITAZIO PREZIOA GEHIENEZ: 

  • Lizitazio tipoa: 3.136.364 euro/urtean (BEZ sartu gabe).
  • Kontratuaren balioaren estimazioa (luzapenak eta aurreikusitako aldaketak barne): 20.072.729,60 euro (BEZ sartu gabe).

4. ESKAINTZAK AURKEZTEA:

  • Epea: egutegiko 52 egun, lizitazio iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali eta hurrengo egunetik kontatzen hasita). Eskaintzak aurkezteko epea amaituko da 2018ko martxoaren 24ean, baina larunbata denez, 2018 ko martxoaren 26an amaituko da epea.
  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintzen orrietan zehaztutakoa.
  • Lekua: Tolosaldeko Mankomunitateko erregistroa. Plaza Zaharra 6, Tolosa.
  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:30etik 14:30era.
  • Lizitazio iragarkia EBAOra bidaltzeko data: 2018ko urtarrilaren 31a.

 

Dokumentua: Deskargatu [1.3 Mb.]
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua | Diseinua eta garapena iametza interaktiboa