Tolosaldeko Mankomunitatea

Bilketa zerbitzua

Industriaguneetako bilketak

Enpresan sortzen den kartoia, zura eta gainerako hiri-hondakinak biltzeko gaikako eta aterik ateko zerbitzua eskeintzen du Tolosaldeko Mankomunitateak, eta horretarako behar diren edukiontziak jartzen ditu. Zerbitzu honek ez ditu honako hondakinak bilduko: hondakin arriskutsuak, industri-hondakinak (ekoizpeneko hondakinak, gurpilak, bidoiak, etab.), eskonbroak eta obretan eta konpontze-lanetan sortutako hondakinak.

Zerbitzuaren helburuak

Tolosaldeko Mankomunitateak, bera osatzen duten udalerrietako enpresetarako aterik ateko zerbitzuaren bitartez, hau lortu nahi du:

  • Gaika jasotzen diren zaborren birziklatze-portzentaia igotzea.
  • Industrialdeen irudia hobetzea. Horretarako, ez da bota behar hondakinik kontrolik gabe, ezta zabortegi txikirik sortu behar ere.
  • Enpresentzako bilketa zerbitzua hobetzea, pixkanaka. Horretarako, gaika bilduko dira sortzen diren hondakinak.

Abantailak

Hondakinak gaika biltzeak zenbait abantaila ditu, haien kudeaketari dagokionez:

  • Ingurumen-abantailak: Enpresetako hondakinak egoki kudeatuz gero, errazagoa da gero haiek birziklatzea. Hartara, kutsadura gutxiago sortzen da, lehengai gutxiago kontsumitzen baita.
  • Abantaila ekonomikoak: Hondakinak gaika jaso eta birziklatuz gero, asko aurrezten da lehengai, energia eta garraioan.
  • Enpresaren irudia hobetu egiten du.

 

Industria eta enpresa guneetan hondakinak biltzeko zerbitzua arautuko duen ordenantza:

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua | Diseinua eta garapena iametza interaktiboa