Tolosaldeko Mankomunitatea

Bilketa zerbitzua

Dendetako kartoia

Zer utzi?

Denda eta komertzioetan sorturiko mota guztietako kartoiak.

Nola utzi?

Ongi tolestatuta, modu ordenatuan eta behar bezala pilatuta. Kartoiak ez du plastiko, poliespan, metalezko elementu edo beste material arrarorik izan behar. Horrek birziklaketa baliogabetuko luke.

Non eta noiz utzi?

  • ANDOAIN:  Lurrean, hurbilen dagoen paper edukiontziaren ondoan.

Egunero, astelehenetik larunbatera, jai egunetan izan ezik. Egutegi horretatik kanpo eta jaiegunetan, EZ da bilketarik izango. 19:30etatik 20:30etara.

  • TOLOSA:  Lurrean "K" hizkiz identifikatutako puntutan.

Astelehenetik larunbatera jasotzen da. Iluntzeko 20:00etan.

  • IBARRA:  Lurrean, dendaren atarian.

Astelehenetik ostiralera, iluntzeko 20:00etan, jai egunetan izan ezik.

  • ALEGIA eta IKAZTEGIETA: Lurrean, dendaren atarian.

Asteazken eta ostiral gauetan, 20:00etatik 22:00ak bitartean.

  • ANOETA, ZIZURKIL eta VILLABONA: Lurrean, dendaren atarian.

Astearte eta ostiral gauetan 20:00etatik 22:00ak bitartean.

 

Ez utzi!

Gogora ezazu kartoia ez den bestelakorik ezin daitekeela utzi (plastikoak, poliespana,...).

Zer egiten da?

Paper-biltegi batera eramaten da. Bertan sailkatu eta ondoren paper-fabriketara eramaten da, paper birziklatua egiteko.

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua | Diseinua eta garapena iametza interaktiboa