Tolosaldeko Mankomunitatea

Ohiko galderak

  • Organikoa: usain txarra botako du? Udan ere maiztasuna mantenduko da?

    Maiztasuna, mantendu egingo da udan ere. Baina gure kasuan gainera, etxe barrurako zulodun kubo bat izango dugu, poltsa konpostagarriekin. Zulo horiek, airearen filtrazioari laguntzen diote, eta ez du usainik izango eta ura lurrunduko da eta pisu gutxiago izango du . Ondoren, poltsa betetakoan kalera ateratzeko kubora pasako dugu, eta horrela, ez da ezer zikinduko eta gainera, organikoa konpostatzeko prozedurari lagunduko diogu.

  • Birziklapena

    Non sartuko dut hainbeste ontzi?

    Bakoitzak bere etxean antolatu beharko ditu leku egokienak. Gaur egun beste era batera sailkatuz gero, ontzi guztiak bata bestearen barruan sartu eta kalera ateratzeko bakarrik erabili. Egun ez baduzu sailkatzen pote hauek etxe barruan erabiltzeko aukera ematen dute. (Dena den, ontziak bata bestearen barruan sartu daitezke eta beraz, frakzio bakoitzari dagokion egunean, berez birziklatzen dugun edukiontzitik kalera ateratzeko erabili behar den ontzira pasa eta kitto.)

  • Ezingo ditut hondakinak nik nahi dudanean jaitsi. Eta asko pilatzen bazait? Bazkariren bat dudanean zer?

    Edukiontziek duten tamainagatik, gutxitan gertatuko den zerbait izango da. Baina noizbait ezinezkoa bada, larrialdi edo aportazio guneetara eraman daiteke, horretarako aurrez baimena eskatuta.

  • Traste handiekin zer egingo dut?

    Garbigunera eraman behar dira. Dena den, gaur egun dugun zerbitzua ere erabil daiteke, herri bakoitzak bere egun eta ordutegiak zehaztuta ditu traste handiak kalera ateratzeko eta ondoren, biltzaileek eramateko garbigunera.

  • Zer gertatuko da zakarrontziekin?

    Kaleko zakar ontziak egokitu egingo ditugu bilketa sistema berrira. Beraz, lau frakzioak bereiztuko ditugu hauetan ere. Udalen arabera, prozesu honek denbora gutxiago edo gehiago iraun dezake.

  • Ontzia lapurtzen/puskatzen bazait beste bat erosi behar al da?

    Eskatu egin behar da, eta informazio bulegoan emango zaizue.

  • Isunak ipiniko dira?

    Isunak jartzeko asmorik ez dugu. Sailkapena gaizki egiten denean, intzidentzien berri emango da, eta hezitzaileek azalpenak emango dituzte, sistema ondo bete dadin. Normala da hasieran arazoak izatea, baina behin gehiengoak normaltasunez jokatzen duenean, eta azalpenak emanda ere batzuek ez badute ondo egiten, neurriak hartu beharko dira.

  • Hondakinen tasa igo egingo al da?

    Atez ateko zabor bilketak ez du esan nahi hondakinen tasa igoko denik, izan ere, eredua bera merkeagoa baita. Baina izan liteke, herriren batean gaur egun herritarrei dagokien zabor tasen portzentaje altu bat udalaren gain joatea, eta hor, neurriak hartzea normala izango da, baina garbi utzi behar da defizit hori ez dela atez atekoaren ondorio. Gaur egungo kudeaketa da horren arrazoia, herritarrei dagokien zati bat udalaren gain hartzen baita herri askotan. Eta beraz, horren aurrean tasak igotzeko erabakia hartzen bada, ez da atez atekoaren eraginez baizik eta benetako kostua baino gutxiago ordaintzen dutelako herritarrek.

  • Nire hondakinetan miatuko al dute?

    Ez. Biltzaileak kuboa edo poltsa eustea nahikoa du, bereizketa ondo egin den jakiteko.

  • Pixoihalekin nola jokatuko da?

    Pixoihal, konpresa eta ehun sanitarioak egunero ateratzeko aukera izango da, kuboari lotutako beste poltsa batean.

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua | Diseinua eta garapena iametza interaktiboa