Tolosaldeko Mankomunitatea

Glosarioa

Bilaketa

Bilaketa alfabetikoa

  • Edukitzaileak baztertu edo baztertzeko asmo edo beharra duen edozein substantzia edo objektu.
  • Etxeko jardueren ondorioz etxeetan sortutako hondakinak. Enpresetan sortutako etxekoak bezalako hondakinak ere definizio honetan sartzen dira.

    Kategoria honen barruan sartzen dira etxeetan erabiltzen diren aparatu elektriko eta elektronikoak, jantziak, pilak, metagailuak, altzariak eta tresnak, baita etxeak eraikitzeko eta konpontzeko obra txikien ondoriozko hondakinak ere.

  • Merkataritzak, txikizkakoak nahiz handizkakoak, ostalaritza-zerbitzu eta tabernek, bulegoek eta merkatuek, baita zerbitzuen sektoreko gainerakoek ere beren jardueratan sortutako hondakinak.
  • Industria-jardueran fabrikatzearen, eraldatzearen, erabiltzearen, kontsumitzearen, garbitzearen edo mantentzearen ondorioz sortutako hondakinak.
  • 22/2011 Legeak, uztailaren 28koak, hondakin eta lurzoru poluituei buruzkoak, III. Eranskinean aipatutako ezaugarri arriskutsuren bat edo batzuk dituen hondakina, baita aplikagarria den beste legeriak horrela definitu edo definituko duena ere. Era berean, hondakin arriskutsu horiek edukitzeko erabilitako ontziak ere hondakin arriskutsuak dira.
  • Lorategietako eta parkeetako hondakin biodegradagarriak, elikagaien eta sukaldaritzaren hondakinak; jatetxeetan, ostalaritza-zerbitzu kolektiboetan eta txikizkako salmenta-establezimenduetan sortu badira. Halaber, elikagaiak prozesatzeko plantetatik etorrita, horiekiko aldera daitezkeen hondakinak biohondakinak dira.
  • Gaur egun birzikla edo berrerabil daitekeen edozein material.
  • Deuseztatzera bideratutako hondakina.
  • Bere jardueran hondakinak sortzen dituen edozein pertsona fisiko edo juridiko (hondakinen hasierako ekoizlea) edo aldez aurretik tratamenduaren ala nahasketaren eragiketak edo bestelakoak egiten dituen edozein pertsona, eragiketa horiekin hondakinen izaera edo konposizioa aldatzen bada. Mugako instalazioetan kontrol- eta ikuskaritzazerbitzuek kendutako merkantzien kasuan, hondakinen ekoizlea merkantziaren ordezkaria edo horren inportatzailea ala esportatzailea izango da.
  • Hondakinen ekoizlea edo hondakinak dituen beste pertsona fisiko edo juridiko bat.
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua | Diseinua eta garapena iametza interaktiboa