Tolosaldeko Mankomunitatea

Bolumen handiko hondakinen bilketa zerbitzua

Zein hondakin utzi behar dira?

Etxeko tresna handiak: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxetresna elektrikoak (hozkailuak, ikuzgailuak, etab.), linea gris-marroiko etxetresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak, etab.).

 

Ez utzi

Ezin da utzi obra-hondakinik, pneumatikorik, paletik, paperik, kartoirik edo/eta zabor-poltsarik. Horretarako, erabil ezazu Garbigunea.

 

Zer egiten da?

Bildutako objektu handiak sailkatu egiten dira birziklatzeko:

·         Linea gris-marroia: ordenagailuak, telebistak, irratiak,...

·         Txatarra eta linea zuria: ikuzgailuak, ontzi-garbigailuak,...

·         Zura: zurezko altzariak

Birziklatu ezin diren gainerako objektu handiak zabortegira eramaten dira.

 

Ordutegia

Bolumen handiko hondakinak, aukeratutako egunean atera beharko dira, beti ere, 20:00etatik aurrera. 

 

Telefonoz eskatzekotan, deitu 943 676216 zenbakira, bulego ordutegian.

 

Formulario hau beteta ere joango gara bilketa egitera. "Zer utzi" atalean helbidea ere zehaztu mesedez.

 

 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua | Diseinua eta garapena iametza interaktiboa