Tolosaldeko Mankomunitatea

Albisteak

Tolosaldeko Mankomunitateko kideak Legebiltzarreko Ingurumen mahaian izan dira

Tolosaldeko Mankomunitateko kide diren Eneko Maioz eta Amaia Azkuek, Legebiltzarreko Ingurumen eta Lurralde Politikaren Batzorde Mahaian agerraldia egin dute, PSE-EEko Natalia Rojok eginiko agerraldi eskaerari erantzunez. Gipuzkoako hondakinen kudeaketa Mankomunitate guztiek egin dituzte aipatu agerraldiak, eta Tolosaldeko Mankomunitateko kideena, azkena izan zen. Bertan, Mankomunitatearen inguruko informazioa eta gure lanketaren inguruko azalpenak eman ziren.

Gure Mankomunitatea, 28 herrik osatzen dute, eta guztira, 61.000 biztanleri ematen diogu zerbitzua.

28 udalerri horietatik 20, landa eremuan kokatzen ditugu eta beste 8ak, urbanoak direla diogu. Tolosaldeko eskualdea, biztanle gutxiko herriz osatuta dago batez ere. Horrek, hondakinen kudeaketan, bilketa ibilbideetan eta ondorioz, zerbitzuaren ezaugarrietan eragin zuzena duelarik.

Aipatutako udalerrien banaketa, honela dago osatuta euren kokapen eta ezaugarri demografioen arabera:

Landa eremuan 20 udalerri ditugu. Biztanle gutxiko herriak dira hauek  batez ere; 120tik 600 biztanle arteko udalerriak 17 dira: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alkiza, Altzo, Baliarrain, Belauntza, Berrobi, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ikaztegieta, Larraul, Leaburu, Lizartza, Orendain eta Orexa.

Beste 3, 1000 biztanleren bueltan kokatzen dira: Amezketa, Berastegi eta Asteasu. 20 herri hauek, eskualdeko biztanleriaren %17,6a osatzen dute.

Herri urbano deritzogun 8 udalerrietan biztanle gehiago bizi da, baina batez ere Andoain eta Tolosan. Bien artean, zerbitzua ematen zaien biztanleen %55a osatzen dutelarik.

Eta gainerako 6 herriak, Alegia, Anoeta, Ibarra, Irura, Villabona eta Zizurkil dira. Hauek, eskualde osoko biztanleriaren %27,4a osatzen dute.

Aurrerago azalduko dugu herri bakoitzak hondakinak kudeatzeko duen sistema eta aurrera begira izango duena. Baina azalpen gehiagotan sartu aurretik, komunatuta dauden 28 udalerriei Mankomunitateak ematen dien zerbitzua azalduko dizuegu. Batez ere, hondakinen bilketa eta garraiatzea egiten da: Errefusa, materia organikoa, ontzi arinak, beira, papera eta kartoia, olio begetala, pilak, garbigunera eraman beharreko hondakin arriskutsu txikiak eta tamaina handiko hondakinen bilketa zerbitzua eskaintzen zaie herriei. Herri bakoitzak dituen ezaugarrien arabera, maiztasun desberdinak ditu. Materia organikoaren kasuan, udalerri batzutan ez da bilketa egiten, konpostajearen bidez kudeatzen dutelako, edota oraindik ez delako bereizita ateratzeko aukerarik eman.

Herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuez gain, Industriei zuzendutako bilketa ere badugu. Gaur egun, errefusa eta papera eta kartoia biltzeko zerbitzua dugu eta honen hobekuntzan lanean ari gara, eta gure prognosian azalduko dugu hori.

Tolosaldeko mankomunitateak, bi garbigune ditu: bata Tolosan, eta bestea, irailean ireki genuen Andoainen. Azpiegitura berri honen hasieratik abendura bitarte, eramandako hondakinen %62ª birziklatzera bideratu ahal izan dugu.

Garbiguneen helburua ere garbia da, herritarrei zerbitzua areagotzea, era horretara, hondakinen sailkapena eraginkorragoa izan dadin eta lehen gaiak zabortegietan ez amaitzeko eta behar duten kudeaketa egokiena izateko bidean jarri daitezen.

Momentu honetan, bi garbiguneetan berrerabilguneen zerbitzua eskaintzeaz gain,  13 hondakin mota sailkatzeko zerbitzua eskaintzen diegu herritarrei astean 6 egunetan eta dohako zerbitzua eskainiz. Guzti hau kudeatzeko, langile bana dugu Garbigune bakoitzean.

Mankomunitateko pertsonalarekin jarraituz, ingurumen teknikari bat eta administrari bat ditugu Tolosako Udaletxean ditugun bulegoetan. Komunikazio arduradun eta liberatu politiko batek osatzen dugu taldea. Mankomunitateak irekitako lehiaketa publiko batzuei esker, azken hiru urteetan denboraldiko lanpostuak sortzeko aukera izan dugu.

Gure jabetzan ditugun zpiegiturak murritzak dira. Bi garbiguneak eta bilketa zerbitzua egiten digun UTEak erabiltzen duen guneak ditugu. Horretz gain, hauek erabiltzen dituzten kamioi eta edukiontziak ere bai.

Gure hondakinak gure eskualdean tratatzeko azpiegturarik ez dugunez, beste eskualde eta herrialdeetakoak erabiltzen ditugu.

Azken 3 urtetan, mankomunitatearen ibilbidea marrazten aritu gara, eta europatik aholkatzen den kudeaketa hierarkia hartu dugu oinarri.  Lehen pausoa prebentzioa izanik, konpostajeari ekin diogu eskualdean eta lanketa sakona egiten ari gara. Horrela, sorrera murrizteaz gain kudeaketa ere murrizteko aukera ematen baitigu.

2005.urtetik 2012ra arte Gipuzkoako Aldundiaren ekimenez, eskualdean, 670 familia konpostatzen hastea lortu genuen. Prebentzioa lortzeko konpostatzeko aukera emateak berebiziko garrantzia zuela ikusirik, 2012ko irailean kanpaina zabaldu genuen mankomunitatetik. Urtebetean, 1002 konpostagailu jartzea lortu dugu, eta hauekin, 2000 familia inguru izatera pasa ginen 2013a amaitzerako.

Hauei, auzokonposta egiten duten familia kopurua gehitu behar zaie. Herri askok, mankomunitatearekin elkarlanean, martxan jarritako proiektuak baitituzte.

Datu orokorrak kontutan hartuta, 403 familiak parte hartzen dute auzokonpostaren egitasmoetan, 380 familiak bizilagunen arteko konpostajea egiten dute, 1141 familiak banakakoa eta 21 sortzaile berezi identifikatu dira haien organikoa konpostagailuen bidez kudeatzen dutenak.

Aurten ere egitasmo honen bigarren fasea martxan jarri dugu, eta gure helburua, beste 1200 konpostagailu gehiago banatzea aurreikusten dugu, 3500 familiara iristeko asmoarekin.

2014an egitasmo honen bigarren fasearekin jarraitu dugu, herritarrek erakusti diguten konfiantza eta elkarlana ikusita, eta eskualdean etorkizun berderago bat irudikatzeko bidean pauso garrantzitsu bat dela dakigulako. Helburua, amaitzerako eskualdeko biztanleriaren %20ak euren materia organikoa konpostajearen bidez kudeatzea da. Era honetara, kudeaketa honek dituen tratamendu kostuak asko jaitsiko ditugularik.

Gure irizpidea, hondakin organikoa zabortegira eraman beharrean, materia ongarri bihurtzea da. Orainarteko ezarpenekin, urtean 500 tona baina gehiago materia organiko zabortegitik kanpo kudeatzea lortu dugu. Honela, pasa den ikasturtean egindako konpostajearen kanpainaren bidez, zabortegira eramaten den hondakin kopurua %11,5 jaitsi dugu.

Gure eskualdean 19 herri ditugu organikoa euren herrian kudeatzeko konpromezua hartu dutenak. Eta beraz, zero zabor herri izateko bideari ekin diotenak.

Tolosaldean, gaur egun 14 herrik ibilbide hau hartu dute: Orendain, Orexa, Elduain, Berrobi, Amezketa, Altzo, Aduna, Berastegi, Lizartza, Baliarrain, Leaburu, Asteasu, Belauntza eta Alkiza.

Errefus kopuru ahalik eta gutxien zabortegira bideratzea helburua izanik eta hondakin gehien birziklatzera bideratzea ahalbidetuz, eredu desberdinak sortu dituzte herri bakoitzak.

Emaitzak, paregabeak izaten ari dira. Nabarmentzekoa, errefus kopuruaren jaitsiera herri hauetan. Aipatutako aldaketak egin arte, Amezketaren kasuan, 17 errefus edukiontzi astean hirutan jasotzetik, astean behin jasotzen diren bi edukiontzi izatera pasa dira. Hala, errefusa biltzeko hilean 204 altxaldi egitetik 8 altxaldi egitera igaro dira. Horrek, zabortegira doan hondakinen sorrera kopurua asko jaitsi dela esan nahi du eta ondorioz, kostuak ere murriztea ere bai.  Sistemak funtzionatzen duela zihurtatzen digun beste arrazoi bat, Berastegin egindako karakterizazioa dugu. Bertan, bi asteko errefusaren osaketa aztertu zen, eta %76a errefusa zela ziurtatu.

14 herri horien kudeaketak, aldaketa eragin dio eskualdea osoari, baina batez ere herriari berari. Ekonomikoki jasangarriagoa den zerbitzu bat eskaintzeaz gain, herritarren kontzientziazioa ere lortu baita, eta herritar arduratsuak dituzten herriak dira.

Zero zabor bidean, gure Mankomunitatean ere badira atez ateko bilketa sistema martxan jarri duten herriak. 5 udalerrik iazko uda hasieran ekin zioten bide honi; hala, Alegia, Anoeta, Irura, Villabona eta Zizurkilek, dagoeneko 8 hilabete pasatxu daramatzatelarik. Urtarrilean berriz, Ikaztegieta ere atez ateko bilketarekin hasi zen. Eta hurrengo asteetan, Ibarra ere bilketa eredu berriarekin hasiko da bere hondakinak kudeatzen.

Herri izaera eta sistema desberdinen gainetik, helburua beti, ahalik eta gehien birziklatzea. Atez ateko bilketak, aurrez zeuden herriek hala frogatu izan dutelako eta orain, gure praktikaren bidez hala berretsi izan dugunez, ezagutzen dugun sistema eraginkorrena da.

Bilketa gastuak altuagoak diren arren, gehiago birziklatzen denez, ekonomikoki bideragarriagoa izaten ari den sistema da. Hilabeteak pasa ahala, herritarren parte hartzea geroz eta altuagao izaten ari da, eta beraz, kilo gehiago biltzen ditugu eta bideratzen, birziklatzera.

Atez ateko datuak ematea garrantzitsu ikusten dugu, Tolosaldeko biztanleriaren %28ak eskualdeko datuetan eman duen aldaketa nabaria baita. Lehen 6 hilabeteetan, eskualdeko birziklatze datua, %33tik %43ra igaro baikara eskualdean, tarteko, herri hauei esker.

Hilabeteak pasa ahala, herritarren parte hartzea igotzen doa. Eta herritarrek geroz eta hobeto sailkatzen dituzte euren hondakinak.

Parte hartzea igotzen den bezala, eta herritarrak arduratsuagoak diren moduan, birziklatzera bideratzen den kopurua geroz eta altuagoa da, eta goranzko bide argian doa.

Eskualdean, aldaketa ugari egiten ari gara, aurrerapauso moduan identifikatzen ditugunak. Azken 2 urteetan, plangintza sakonak aurrera eraman ditugu udalerriekin batera, eta aldaketa egiten ari gara. Aipatu ditugun herri guzti horiek egindako hondakinen kudeaketaren gaineko moldaketei esker, mankomunitatearen helburuak geroz eta gertuago ditugu.

Helburuak, argiak baitiria; herritarrei euren hondakinak ahalik eta gehien sailkatzeko baliabideak ematea, lehengaiak zabortegira ez bideratzea, eta Europako zuzentarauak dioen bezala,  %60a baina gehiago gaika sailkatu behar izatea.

Jarraian, azken urteetan Tolosaldeko eskualdean hondakinen kudeaketak izandako aldaketa azalduko dugu:

Tolosaldeko biztanleriaren bilakaera:

Urtez urte, goranzko joera izaten ari da eskualdeko biztanleriaren kopurua. Azken hiru urteetan, %1,8 igo delarik. Horrek, hondakinak sortzeko garaian ere pertsona gehiago garela esan nahi du. Baina kudeaketa geroz eta hobe bat egiten ari garenez, hiri hondakinen sorkuntza ez da hazi.

Sortutako hiri hondakinen bilakaera (tona/ urteko):

Ikus daitekeen moduan, biztanleria igo bada ere, hondakinen sorkuntza jaisten joan da azken urteetan. Hau, argi dugu herritarren sentsibilizazioari esker izaten ari dela. Gainera, urtez urte konpostatzaile gehiago izaten ari gara eskualdean, eta beraz, era honetara kudeatzen den materia organiko guztia ere grafika hontatik at geratzen da.

Sortutako hondakin kopurua, 2010etik 2013rako konparaketa egiten badugu, %11,45 jaitsi dela ikusi dugu.

Biztanle bakoitzaren sorkuntza kalkulatzen hasita, azken hamar urtean biztanle bakoitzak egunean sortzen duen kantitatea 30 gramo jaitsi da. Kiloaren bueltan kokatuz.

 

Hiri hondakinen bilakaera (kilo/biztanleko/urtean):

Eta sortutako hori gutxiago izateaz gain, hobeto sailkatua ere badela nabari da irudi honetan. Horregatik, marra gorria, sortutako hondakinena, jaisten ari dela ikusten da eta berdea berriz, goranzko joera hartuta doa. Hala, zabortegira doan hondakinen marra eta biziklatzera bideratzen direnena aurten batu egingo dira, eta hurrengo urteetan, horiak beheranzko joera nabaria izango du eta berdeak goranzkoa, ezbairik gabe. Azken 3 urteetako balantzea eginda, zabortegira bideratutako hondakin kopurua %20,8 jaitsi da. Eta birziklatzera bideratutakoa, %8,32 igo.

Grafikoan ikusten den bezala, ezberdintasun handiena, 2012tik 2013ra egin dela nabari da, argi denez, garai horretan eraman baitira aurrera, aurrerapen nagusiak.

Herrien sistema aldaketak eta konpostaje kanpainez gain, datuen hobekuntzan eragina izan dute eskualdean aurrera eramandako sentsibilizazio kanpainek. 28 herrietako herritarrekin egon ginen kanpaina batetan, birziklatzearen garrantzia zabalduz, eta berau egiten erakutsiz, hondakinak sailkatzeko hiztegiak banatuz eta tailerrak eginez besteak beste.

Ekonomiari lotuta, aipatu, mankomunitateak kontuak osatsuntsu dituela. Ez batgu bankuekin inongo zorrik, eta dugun gerakina, lehen Udalen ekarpenak xamurtzen zen arren, gure irizpideak garbiak dira, dagoen gerakina inbertsiotarako erabili beharra dago.

Datuek erakusten duten bezala, Europak marktutako hierarkia bere emaitzak ematen hasia da gure eskualdean. Prebentzioari eman diogu garrantzia Mankomunitatearen kudeaketan. Prebentzio horren parte, sortzen dugun hondakinak gutxitzea, berrerabiltzea eta birziklatzea direlarik. Balio emateko fasera zuzenean joatea ez da zentzuzkoa, aurretik hierarkiako hiru pauso garrantzitsuenak eman gabe. Eta horrela kudeatzea da gure helburua. 

Hondakinen legediari jarriatuz, pixkanaka eskualdeko herri guztiek %60tik gorako birziklapen datuak lortzea da helburua Mankomunitatean. Dagoeneko, atez ateko bilketa dutenak eta zero zabor bidean kokatuta dauden herriak %60tik gora birziklatzen dute, %80aren bidean kokatuz. Herri hauek, eskualdeko biztanleriaren %40 inguru osatzen dute, horregatik, garrantzitsua ikusten dugu gainerako herriek ere hondakinen kudeaketan aurrerapausoak eman, eta zifra hauetara iristeko ereduea bateko bidean kokatzea.

Hala bada, Tolosa eta Andoain diren bi herri haundienek euren hondakinen kudeaketa aldatzen duten egunetik, eskualdeko osoko datuek, iraultza esanguratsu bat izango dute.

Mankomunitatean gauden egunetik, helburu argia izan dugu fiskalitate ereduari dagokionez. Hain zuzen ere, sortsez besteko ordainketa dela justuena deritzogu. Orain arteko fiskalitate ereduak, ez zuen isladatzen herri bakoitzak egindako hondakinen kudeaketa egokieta jasangarri baterako lanketa.

Fiskalitate aldaketari dagokionez  pausoak ematen ari gara, epe motzera herri bakoitzak duen bilketa sistemaren arabera eta sortzen duen hondakinen arabera egingo dio ekarpena Mankomunitateari. Hala, gutxiago sortzen dutenak gutxiago ordainduz, eta hondakin gehiago sortzen dutenak, beraz, gehiago.

Industriari aipamen eginez, birziklatzera bideratu daitekeen lehengai asko sortzen denez bertan, garrantzitsua ikusi da hondakin horien gestio ona egitea. Horregatik, Mankomunitateak industrientzat sortutako ordenantza betearazten hasi gara, enpresa bakoitzari esleitutako edukiontziak banatuz hasteko, eta  epe motzean, sortzen dutenaren araberako ordainketara bideratuko delarik.

Oraingoz, lehen aipatu bezala, errefusa eta kartoiaren bilketa eskaintzen diegu industriei. Orain frakzio horien sorrera duten enpresa guztiei bermatuko diegu edukiontziz biltzea. Lanketa hau amaitzeran, aurrera begira, bakoitzaren beharren arabera, ontzi arinen eta materia organikoaren bilketa ere ezarriko da.

Industrian egingo den aldaketa honekin, eskualdearentzat bideragarriagoa izango den kudeaketa bat lortuko dugu. 

Guk, argi daukagu Tolosaldeko Mankomunitatea osatzen dugun herriok, arduraz jokatzen ari garela hondakinen kudeaketan. Ekonomikoki latzak izaten ari diren garai hauetan, aurrez egindako gestio desegokiak konpondu eta ekonomikoki bideragarriagoa izango den kudeaketak ari gara aurrera eramaten.

Jasangarritasuna izan behar du gakoa, eta arduraz jokatzen ari gara, eskualde eredua hala izan dadin.

Azaldu dugun bezala, eredu desberdinen gainetik, helburuak bermatzea da oinarria. Herritarrek, ingurumenarekiko eta ondorengoekiko arduraz jokatzea da gakoa, herritarren parte hartzearekin soilik lortzen baitira, egun lortzen ari garen datuak.

Etxeetatik, herrietatik, hirietatik ardurazko kudeaketa egoki bat egiten bada, frogatuta geratzen ari da ez dugula herritarren poltsikoak hipotekatuko dituen proiektuen beharrik.

Helburuak, bete eta aurrerago iristen ari gara eskualdean ditugun eredu desberdinekin ere. Ez baitago errezeta bakarra, egiteko modua baizik. Eta hemendik, gure eskualdeko herritarrei zorionak eman nahi dizkiegu. Ondo ari baikara, eta oraindik ere hobeto egingo baitugu.

Egunerokoan konposta egiten duten herritarrez osatutako eskualdea eraikitzen ari gara gu, eta frogatuta dugu, ondo ari garela. Benetan ziur gaude, aspaldidanik hartu beharreko bidea hau izan beharko lukeela. Izan ere, ez baitu zentzurik Europak ezarritako piramidearen lehen 3 pausoak bete gabe, hurrengo pausora pasa eta balorizazio energetikora bideratzea lehengai diren hondakinak. Isurketarik behar ez duten ereduak bermatu behar ditugu, eta  modu honetara, %60a ere gertuago izango genuke guztiok.  

Material osagarria

 

Iruzkina egin

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua | Diseinua eta garapena iametza interaktiboa