Tolosaldeko Mankomunitatea

Albisteak

Tolosaldeko Mankomunitateak 2016ko urteko balorazioa egin du

Abaltzisketa | Aduna | Albiztur | Alegia | Alkiza | Altzo | Amezketa | Andoain | Anoeta | Asteasu | Baliarrain | Belauntza | Berastegi | Berrobi | Elduain | Gaztelu | Hernialde | Ibarra | Ikaztegieta | Irura | Larraul | Leaburu-Txarama | Lizartza | Orendain | Orexa | Tolosa | Villabona | Zizurkil

Mankomunitateko 2016ko etxeetako hondakinen gaikako bilketa %60,64 izan da.

Mankomunitatea osatzen duten herri bakoitzaren izaera edota ezaugarriak direla eta eskualdean hondakinen kudeaketa eredu desberdinak garatu dira, horrela, herrien datu zehatzagoak eskuratzeko aukeran gara. Eskualdea 28 udalerrik osatzen dute, horietatik 19 herri txikiak dira, 1000 biztanle baino gutxiagokoak. Aldiz, biztanlegoaren %71, eskualdeko 4 herritan pilatzen da.

Mankomunitateak eskaintzen duen zerbitzuaren arabera, hiru taldetan banatzen ditugu eskualdeko udalerriak: atez ateko bilketa dutenak, 5 edukiontzikoa eta landa eremuko herri txikiak. Eta hondakinen jatorriaren arabera beste hiru multzo: etxe hondakinak, industriguneak eta garbiguneak.

Landa eremuko 19 herrik, gaikako bilketa sistema bateratua daukate (paper-kartoia, ontzi arinak, beira eta errefusa). Materia organikoaren kudeaketa tokiko konpostajearen bidez egiten da. Azpiegitura handirik gabe eta herritarren arduraz egindako lana da hau, eta benetan eskertzekoa eta zoriontzeko dela uste dugu. Guztira 3.081 familia ditugu programa honetan parte hartzen. Landa eremuko udalerrietan 2016ko gaikako bilketa, %58,58koa izan da.

Bestetik, atez ateko gaikako bilketa sistema duten udalerriak ditugu: Alegia, Anoeta, Ibarra, Ikaztegieta eta Zizurkil. 2016ko urtean zehar bi udalerri (Irura otsailean eta Villabona irailean) edukiontzi bidezko bilketa sistemara pasatu dira. Atez ateko udalerrietan, 2016ko bataz besteko gaikako bilketa, %72,10ekoa izan da.

Azkenik, 5 edukiontzi bidezko gaikako bilketa sistema dutenak dauzkagu: Tolosa, Irura, Villabona eta Andoain. Hauen gaikako bilketaren bataz bestekoa (Andoain kenduta, irailean hasi bait zen), %72,31koa izan da. Andoainen 5. edukiontziaren ezarpen prozesua malguagoa izan da, partehartzea borondatezkoa bait da. Hori horrela izanik, emaitza ere apalagoa izan da, %43,25 abenduan.

Herri bakoitzean dagoen bilketa sistemaren eraginkortasuna neurtzeko, urtean zehar, biohondakina, ontzi arinak eta errefusaren karakterizazioak egin dira. Guztien artean, biohondakin edo materia organikoaren emaitzak kezkatzen gaitu gehien, inpropioak %5 baino gehiago badira, konpostatzea eragozten baitu, eta zabortegietara eraman behar bait da.

Mankomunitateko udalerrietako etxe hondakinen gaikako bilketaren bataz bestekoa, 2016an, %60,64 izan da.

Industriagunetan dauden 650 enpresa baino gehiagotan egiten den bilketatik, gaika %58,78 bildu dira.

Azkenik, Tolosa eta Andoaingo garbigunetan bildu diren hondakinen %54,78 berreskuratu dira, eta zabortegietara ez botatzea lortu da.

Etorkizunari begira, ezarrita ditugun bilketa sistemen eraginkortasuna hobetzen jarraitzea da helburua, errefusaren kopurua ahal den guztia murriztuz. Eta, herritarren partehartze aktiboa areagotzea emaitzak hobetzeko.

Material osagarria

 

Iruzkina egin

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua | Diseinua eta garapena iametza interaktiboa