Tolosaldeko Mankomunitatea

Albisteak

Auzokonposta Adunan
2013|04|22 - Konpostajea

Tolosaldeko lehen auzo konpostaren emaitza Adunan

Aduna

Ostegun goizean, apirilaren 18, auzo konposta egiten duten herritarrentzat egun berezia izan zen Adunan. Auzo konposta egiten hasi zen Tolosaldeko lehen herria izan zen Aduna, irailean bertako 15 familiak euren organikoa ordurarte ez bezala kudeatzeari ekin ziotenean.

Euren etxeetan materia organikoa ere sailkatu eta auzo konposta egiteko gunera eramaten hasi ziren. 6 hilabete hauetan zehar, konposta egitearen prozesu guztia ezagutu dute eta oraingoan, azken pauso hau ere ezagutzeko aukera izan dute, emaitza: kalitatezko ongarria. Euren etxeetan sortutako hondakinetatik eratorritako ongarria.

 

Aukera hau eskaini aurretik, herritar guzti horiek, erabilera bat eman dakiokeen materia organiko guzti hori, zabortegira botatzen zuten. Baina orain, konpostari esker, familia hauetako bakoitzak, bere hondakinen %40-50 gutxitzen du. Adunatar hauek lortu duten ongarri hau, herriko lorategietan erabiliko da eta ongarri moduan erabiltzeko, nahi duenak ere hartu ahalko du auzo konpostako gunetik, bertan kaxa batean egongo baita.

auzo konposta aduna

konposta-aduna

 

 

 

 

 

 

 

Adunako alkate den Josu Amilibiak adierazi duenez, “auzo konposta egiten duten egungo 15 familia hauei, beste 60 familia gehituko zaizkie denbora gutxi barru”. Horrela, herrian sortzen duten materia organiko ahalik eta gehien herrian bertan kudeatuz.

Bide honetan, Adunatarrek sortzen duten ongarria herrian bertan tratatzea lortu nahi da, denon onurarako erabilera bat emanez eta ez zabortegira botaz. Era honetara, merkeagoa ere izango delarik hondakinen kudeaketa, izan ere, zabortegira ez da hainbeste hondakin eramango.

Aduna, Mankomunitatea osatzen duten herrietako lehen herria izan zen, baina beste herri askok ere martxan dituzte euren auzo konposta guneak. Geroz eta gehiago dira konposta bidez euren hondakin organikoak kudeatzen dituztenak, eta Mankomunitatetik, harrotasunez diogu, zero zabor lurralde izateko bidean, eman beharreko pausoak direla hauek. Herritarrok, gure bizitzetan egindako ahalegin txikiek, aldaketa handiak eragiten baitituzte.

 

Tolosaldeko Mankomunitatea osatzen duten herrietako edonork auto konposta zein auzo konposta egin nahi izango balu, konpostatu.tolosaldekomankomunitatea.eus helbidean topatu dezake beharrezko informazio guztia eta eskaera ere egin dezake bertan. Mankomunitatearekin edota Udalarekin harremanetan jarrita ere lortu dezakete informazio guztia.

 

Iruzkina egin

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua | Diseinua eta garapena iametza interaktiboa