Tolosaldeko Mankomunitatea

Albisteak

2013|11|16 - Konpostajea | Birziklapena

Orendainen ondoren, Orexa, Berrobi, Elduain, Aduna, Altzo eta Amezketa ere zero zabor herri

Aduna | Altzo | Amezketa | Berrobi | Elduain | Orendain | Orexa

Gaur goizean, Orexako herritarrekin batera ospatu ahal izan dugu eskualdean Orendainez gain beste 6 herri ditugula zero zabor bidean: Orexa, Elduain, Amezketa, Berrobi, Altzo eta Aduna. Azken hau gainera, aste honetan bertan hasi delarik eta pasa den astean ere, Conama saria jaso zuena, hondakinen kudeaketa eredugarriarengatik.

 
Ekitaldi xumea izan da, Orexako Udaletxeko ganbaran egin duguna. Orexako alkate den Eneko Maiozek hartu du hitza lehenik, honek, 7 zero zaborren izenean hitz egin du, batez ere, herritarrei emanez eskerrak.
 
Herritarrek euren ardura ongi betetzen dutenez, ereduak ere aurrera egiten baitute eta beraz, aldaketa egoki ematen ari dira herriak. Organikoa kudeatzeko konpostajea erabiltzen dute 7 herriek, eta beraz, zabortegira ematetik urtean tona ugari aurrezten dira.
 
Tolosaldeko Mankomunitateko lehendakari den Ainhoa Ugaldek ere esker oneko hitzak izan ditu gaurkoan. Gainera, 7 herri hauez gain, aurrera begira, bide berean lanean ari den beste 4 herri ere gogoratu ditu (Lizartza, Asteasu, Alkiza eta Berastegi. Ugaldek, esker ona erakutsi die 7 herriei eta euren herritarrei ere, eta horregatik, euren lanaren eskertzan, oroigarri bat eman die 7 herrietatik gerturatu diren alkate eta ordezkari politikoei. Lehendakariak azpimarratu moduan, eskualdean helburua oraindela bi urtetatik ongi markatuta dugu, herriek badakite zein den jomuga, eta horren erakusle dira eredu desberdinak aurrera eramanez, helburu berarekin lanean ari diren herriak. Hala, zero zabor herriekin batera, atez atekoa ezarrita duten herriekin, alde handia markatzen ari garela adierazi du. Birziklapen datuak irauliz, eta eskualde hobe baten bidean. 
 
               
 
Azkenik, Iñaki Errazkin Ingurumen Diputatuak hartu du hitza. Eskualdearen lan ona txalotu nahi izan du, bereziki 7 herriena, eta adierazi du, Gipuzkoan gauzak ongi egiten ari garela. Erraustegia gelditu izana, herritarren esker izan dela dio, eta organikoa bereiziz, eta konposta eginez, lortu ahal izan dela erraustegia eraikitzeko lanak geratzea. Zero zabor izango den Gipuzkoaz hitz egin du, eta herritarrei eskerrak eman dizkie, bide horretan euren parte hartzea baita garrantzitsuena.
 
Gerturatutakoek txaloka zoriondu dituzte 7 herriak. Ekitaldia behin amaituta, Orexako eredua ezagutu dugu, Eneko Maiozek bertan dauden konposta komunitarioak-eta erakutsi dizkigularik.
 
 

Iruzkina egin

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua | Diseinua eta garapena iametza interaktiboa