Tolosaldeko Mankomunitatea

Albisteak

2014|01|08

Gaur hasiko da Ikaztegieta, bilketa berriarekin

Ikaztegieta

Gaur Ikaztegietan atez ateko bilketari ekingo diogu. Azken hilabeteak, erabakiaren inguruko lanetan iragan ondoren, urtea ondo eginez hastera goaz. Gizarteratze prozesuan zein kubo banaketetan herritarren parte hartze altua azpimarratu nahi genuke, eta baita euren jarrera ona ere.

 

Ikaztegietako Udalak, eskualdean beste bost udalerrik egin bezala, euren herrian ahalik eta gehien birziklatzeko aukera jarri nahi izan dute martxan. Ingurumen, ongizate eta arrazoi ekonomikoak medio, hondakinen kudeaketan aldaketa kualitatibo bat eman, eta etxe guztietan hondakinak ahalik eta gehien sailatzeko baliabideak ematea izan da helburua.

 

Ikaztegietako familia guztiek dute euren etxeetan beharrezko material guztia eta baita sortzaile bereziek ere (komertzio, edaritegi, instalakuntza publikoak…), beraz, guztiak bilketa berriarekin hasteko prest gaude.

Iluntzeko 20:00tik 22:00ra atera beharko dituzte kuboak herritarrek, gaurkoan, papera eta kartoiarekin hasiko garelarik.

Herriguneko biztanleek izango duten funtzionamentutik at, landa ingurukoek, ekarpen guneen bidez bideratuko dituzte euren hondakinak birziklatzera, aurrez etxean, sailkatu ondoren. Hala, Ikaztegietako kasuan bi ekarpen gune prestatu dira, kasu zehatzetan, larrialdi gune bezala ere erabiltzeko aukera izango delarik:

Amaitzeko, gogorarazi nahi dugu, edozein arazoren aurrean infomazio bulegoarekin harremanetan jartzea izango dela hoberena. Bertan, kasuz kasuko soluzioak emango baitira.

 

Iruzkina egin

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua | Diseinua eta garapena iametza interaktiboa