Tolosaldeko Mankomunitatea

Albisteak

2018|10|10 - Murriztea | Birziklapena

Edukiontzi grisa txartelarekin Andoain osoan

Andoain

Azaroan hasita, herri osoan edukiontzi grisa ezarriko da.

Hondakinen bilketa sistema hobetu eta birziklatze tasa handitzeko neurriak martxan jarri dira azken urteetan Andoainen:

  • hondakin organikoa bereizteko edukiontzi marroien ezarpena

  • organikoaren bilketa modu zuzenean, euren komertzioaren atarian bertan, sortzaile bereziei: ikastetxeak, hostalaritza, komertzioak,...

Neurri hauei ezker birziklapen tasa hobetzea lortu da, 2016ko %27tik gaur egungo %42ra igaroz. Emaitza onak eman dituzte baina ez dira nahikoak.

Joan den martxoan proba pilotu bat egin zen Sorabilla, Calonge eta Olagain auzoetan, bertan edukiontzi berdeak kendu eta txartelaren bidez irekitzen diren edukiontzi grisak ezarri ziren errefusa biltzeko. Emaitza honak eman ditu froga piloto honek, herritarren partaidetza handiagoa lortu da hondakin organikoa eta errefusaren gaikako bilketan. Horren ondorioz errefusa gutxiago sortu da, hau da, birziklatu ezin diren hondakinak, era honetan edukiontzien hustuketa maiztasuna betetze mailara moldatuz.

Azaroan hasita, orain arte errefusa biltzeko izan ditugun edukiontzi berdeak kenduko dira eta piskanaka grisak ezarri herri osoan.

Txipadun edukiontzi hauek txartelaren bidez irekitzen dira, nahi den egunean eta ordutan, astean lau aldiz gehienez. Behar bereziak dituzten familiak maiztasun handiagoarekin ireki ahal izango dute baimena eskatuz. Txartel honekin organikoaren edukiontzia ere irekitzen da.

Laister etxebizitza eta komertzioetara zuzenduriko kanpaina berri bat hasiko da, zerbitzu berriaren informazioarekin.

 

Iruzkina egin

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua | Diseinua eta garapena iametza interaktiboa