Tolosaldeko Mankomunitatea

Albisteak

2013|12|10

Bilketa eredu berria hobetzeko galdetegia

Alegia | Anoeta | Irura | Villabona | Zizurkil

Atez ateko bilketa sistemarekin hilabete batzuk pasa ditugunean, herritarrok jada bakoitzak bere bizipenetatik ekarpenak egiteko nahikoa esperientzia hartu dugulakoan gaude. Eta Bilketa eredu berriarekin hasi aurretik esan genuen moduan, iritsi zaigu eredua hobetzeko garaia. Bakoitzak bere esperientziatik, gure iritzi eta proposamenak emango ditugu, ereduak zer hobeturik izango baitu oraindik, eta hori, erabiltzaileok emandako informazioari esker lortuko dugu.

Eredua hobetzeko, parte hartze prozesu bat jarri dugu martxan. Honako galdetegi hau, prozesu honen hasiera izango da. Herritarren balorazio eta proposamenak jasotzeko, galdetegi honetaz gain, kaleko panelak ere erabiliko ditugu, beraz ez isildu eta eman zure iritzia eta proposamenak. Herritarren iritzietatik ondorioak atera ondoren, horiek aztertu eta bilketa sistema hobetzeko lanketa egingo dugu guztion artean, herrian deituko diren bilera batzuen bidez. Horrela, guztion artean, sistema hobetzeko beharrezko diren pausoak identifikatuko ditugu, eta egun dugun eredua perfekzionatzen joango gara.

Denon artean, ondo ari gara eta alde ederra egingo dugu!

(Villabonako herritarren eredua, bigarrena da!)

 

Iruzkina egin

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua | Diseinua eta garapena iametza interaktiboa