Tolosaldeko Mankomunitatea

Albisteak

2013|06|04

Alegian gehiena banatuta, kubo banaketak asteburuan jaraituko du Anoeta, Irura eta Zizurkilen

Alegia | Anoeta | Irura | Villabona | Zizurkil

Hondakinak gaika Atez ate jasotzeko sistema berria badator eta honen bilketa egiteko beharrezkoak diren kuboen banaketa ekainaren 7 eta 8an egingo dugu Irura, Anoeta eta Zizurkilen.

Aurrez ere Udaletako ordezkariek azaldu dituzten moduan, atez ateko bilketa egitearen arrazoiak hauek dira:

-Hondakinen Bilketa Selektiboaren mailak maximizatu, birziklapen mailak ahalik eta altuenak izan daitezen.

-Errausgailuaren edo energia balorizaziorako planta ekidin, edo honen eraikuntzan zuzenean edo zeharka ez kolaboratzea.

-Gure herritarren, tolosaldeatarren eta gipuzkoarren osasuna babestea. -Ingurugiroa babesteko neurriak bultzatzea.

Frogatuta dagoenez gaikako bilketa %80etik gorako emaitzetara iristeko gai den sistema bakarra da atez atekoa. Arrazoi horrexegatik izan dute Udal hauek eta Mankomunitateak zenbateko hori helburutzat eta elkarlanean, hori lortzera goaz.

Alegian aurreko asteburuan ekin zioten lanari, eta dagoeneko 450 familiak jaso dituzte euren kubo sortak dira; hau da, kubo kopuru osoaren %75. Datozen egunetan, oraindik kuboak jasotzeko modurik izan ez duten herritarrek aukera izango dute horretarako. Hala, astearte goizean 10:00etatik 12:00etara eta asteazken arratsaldean 18:00etatik 20:00etara jarraituko du banaketak Frankoni etxean.

Datozen herrietan ere halako harrera izatea espero da, eta beraz, datorren asteburuan herritarrei dei egiten diegu, euren kubo sorta jasotzera.

Guztira 3000 kubo sorta banatuko dira lau herri hauetan eta etxebizitzetarako sortak 5 kubokoak izango dira Irura eta Alegian: bi kubo marroi (bat txikia eta aireztatua eta bestea handiagoa eta itxia), kubo gris bat, urdin bat eta kubo hori bat. Eta 4ko sortak Zizurkil eta Anoetan: bi kubo marroi (bat txikia eta aireztatua eta bestea handiagoa eta itxia), kubo gris bat eta kubo anbibalente urdin-hori bat.

Amasa-Villabonaren kasuan, herri handiagoa izanik, teknikoki konplexutasun gehiago izan ditu eta ekainaren amaieran egingo du kubo banaketa.

Anoeta:

Ostirala 7, 16:00 - 20:00

Larunbata 8, 10:00 - 14:00 / 16:00 - 20:00 Pilotalekuan

*Asteburuan kuboak jaso ez dituztenek astean zehar (ostiralarte) Udaletxean jasotzeko aukera izango dute 9:00etatik 14:00etara.

Irura: kultur etxean

Ostirala 7, 9:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

Larunbata 8, 10:00 - 14:00 / 16:00 - 20:00

*Asteburuan kuboak jaso ez dituztenek astean zehar (ostiralarte) kultur etxean jasotzeko aukera izango dute:Astelehena 9:30 - 13:30 / 16:00 - 20:00

Asteartea eta osteguna 16:00 - 20:00 Asteazkena eta ostirala 9:30 - 13:30

Kubo banaketak irauten duen bitartean, Udaletxeko informazio bulegoa banaketa egiten ari diren tokian egongo da (kultur etxean).

Zizurkil:

Herrigunea bitan egin dute banaketa lanak errazteko. Hurrengo bi tokietan egingo da banaketa: Aurrera Plaza eta Pedro Mari Otaño eskolan.

Ostirala 7, 16:00 - 20:00

Larunbata 8, 10:00 - 14:00 / 16:00 - 20:00

*Asteburuan kuboak jaso ez dituztenek astean zehar (ostiralarte) Aurrera plazan jasotzeko aukera izango dute 15:00etatik 19:00etara.

Informazio bulegoa kubo banaketa egiten ari diren tokian egongo da, eta ez Atxulondon.

Banaketari buruzko oharrak:

– Komertzio, jatetxe eta edaritegien kasuan, edukiontzien banaketa pertsonalizatua egingo da, bertara joanez.

– Landa eremuan bizi diren biztanleei, euren hondakinak eramateko ekarpen guneetarako txartel elektronikoak aurrerago banatuko zaizkie; Udala jarriko da harremanetan eurekin.

 

Iruzkina egin

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua | Diseinua eta garapena iametza interaktiboa