Tolosaldeko Mankomunitatea

Albisteak

2013|11|05

Aduna saritua, hondakinen kudeaketarengatik

Aduna

Tolosaldeko Mankomunitateak, Adunako herria zoriondu nahi du,  Conama Fundazioak saritu egin baitu, hiri hondakinen kudeaketaren inguruan aurrera daraman proiektuari esker. Poz handiz hartu dugu sariaren berri, Tolosaldeko eskualdeak hartu duen bidearen eredu baita Aduna ere.

 

Bide onetik goazela erakusten digu Conama Fundazioaren 2013ko iraunkosrtasun sarietako bat Adunari emateak. Izan ere, Conama Espainiar Estatuko fundazio bat da, Fisikari Elkargoak sortutakoa, iraunkortasun arloan egiten du lan eta bere sariek Espainiako Gobernuaren eta Granadako Diputazioaren babesa dute. Aduna hondakinen inguruan egiten ari den lanketak maila honetako onarpena izateak, proiektua amaitzeko geratzen zaizkien pausoak emateko bulkada izango delakoan gaude.

Adunako herriaren proiektua, estatu mailako Fundazio batek hain ondo baloratzeak,  eskualde osoarentzat goraipamen moduan hartzen dugu, eskualde osoaren ibilbidearen   adibide baita Aduna ere.

Izan ere, Adunak bere ardura erakutsi du hondakinen kudeaketaren inguruan eta horren lanketa egiten ari da. Eskualdean, asko dira dagoeneko euren lanketa egin dutenak, eta gehiago ere badira, bideragarritasun egokiago baten bila, etorkizunean aldaketak egingo dituztenak.

Amaitzeko, Mankomunitatetik, Adunatar guztiak zoriondu nahi genituzke, halako proiektuak,  herritarrekin batera ateratzen baitira aurrera. Sari honek, proiektua amaitzeko geratzen  zaizkien azken pausoak emateko indarra emango die herritarrei, eta aurrera begira, herri  eredugarria izango da euren lanari esker. Zorionak beraz, Aduna!

Conama sarien inguruko informazioa hemen.

 

 

Iruzkina egin

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua | Diseinua eta garapena iametza interaktiboa