Tolosaldeko Mankomunitatea

Albisteak

2018|03|23 - Murriztea | Birziklapena

Abian ezarri da edukiontzi grisa Andoaingo Sorabilla, Alejandro Calonge eta Olagain auzoetan.

Andoain

Sei hilabeteko iraupena izango duen proba pilotoa

 

Edukiontzi berdeak kendu, eta grisak ezarri dira, errefusa biltzeko, Andoaingo Sorabilla, Olagain eta Alejandro Kalonge auzoetan. Txipadun edukiontzi hauek txartelaren bidez irekitzen dira.

Hondakinak egoki sailkatzeko eta egun herrian dituzten hondakinen birziklapen tasak hobetzeko, Andoaingo udalak, sei hilabete iraungo duen proba piloto hau martxan jarri du.

Astean lau aldiz erabili ahal izango da edukiontzi hau, txartelarekin horrela bait dago programatuta. Salbuespena, pardelak erabiltzen dituzten familiak dira. Hauek, egunero erabili ahal izango dute.

Edukiontzien erabilerari buruzko zalantzak argitzeko eta xehetasun gehiago izateko, hezitzaile bat egongo da egun hauetan:

  • Alejandro Calonge: martxoak 27: 11:30-12:30 eta martxoak 28: 09:30-10:30

  • Sorabilla: martxoak 27: 10:30-11:30 eta martxoak 28: 11:30-12:30

  • Olagain: martxoak 27: 09:30-10:30 eta martxoak 28: 10:30-11:30

 

 

Iruzkina egin

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua | Diseinua eta garapena iametza interaktiboa